Egileak: Eneko Anasagasti, Maite Bediaga, Xabier Sainz eta Iñaki Barrainkua

 

 

 

Explosión 2: Ibilbidea

1.     Durangoko liburutegia (Garai Jauregia).

 

2.   Durangoko armarria Mañaria Errekaren gainean.

 

3.   Santa Anako plaza. Udaletxeak eraiki zuen Antzinako Santa Anako elizaren eremuan.

 

4.   Santa Anako Arkua. Arkua harresidun urira sartzeko erabiltzen zen sei ateetako bat da. Mantentzen den bakarra da eta 1566an eraiki zen. Pinondotik sartuz erdian Austrias-en armarria inperiala ikus dezakegu.

 

5.   Plazatik ikusirik eskultura multzo eder bat ikusten da, Santa Ana birjina neskatxarekin adierazten duena.

 

6.   Santa Anako parrokia. Andra Mariko eliz-dorrearen aurrean kokatua. XVI. mendearen hasieran eraiki zen. Antzinako eliza gaur eguneko plazan aurkitzen zen.

 

7.   Arribiko jauregia. Santa Ana eta Goienkalen kokatua.

 

8.   Bere armarriak Etxezarreta, Arribi eta Aramaionako Villarreal dira.

 

9.   Zabala etxea. Santa Anako Plazan kokatua. Zabala armarria dauka.

10.          Lejarza etxea. Murueta-Ziarrustia armarria dauka.

 

11.  Tabirara goaz eta seinale bat aurkitzen dugu. Aurrealdean “A OCHANDIANO 3 LEGUAS” dakar idatzita.

 

12.Atzealdean “POR LOS CATORCE PUEBLOS”.

 

13.Tabirarako bidetik, gurutze-bidea osatzen duten gurutzeak ikus genitzake.

 

14.Gurutze-bidearen amaiera adierazle diren 3 gurutzeetara heltzean Tabirako Jardinean aurkituko gara.

 

15.Sakonean Tabirako San Pedro Ermita ikus genezake hemendik.

 

16.Dirudienez Tabirako Eliza Bizkaiko lehen tenplu katolikoa da. IX eta X. mendeen artean eraiki zen. Koroaren azpian harrizko hilobi primitiboa dago, tradizioak dioenaren arabera, Durangoko Jaun-Andereen (Antso Estegiz eta Toda Anderea) gorpuzkinak daude bertan.

 

17. Bi aldare ditu: bat, San Markosi eskainia eta bestea, San Roqueri eskeinia. Kapera bat ere badago, Rosarioko Gure Amari eskainia.

 

18.          Tabirako multzo barnean harrizko iturriarekin topo egingo dugu.

 

19.Bere hodia, erliebean dagoen eguzki baten erdian kokatzen da aintzinako mitologi euskalduna. Hasieran, iturri hau Intxaurrondon zegoen, baina gero Tabirara aldatu zuten.

 

20.        Lurrera begiratu eta marrazki aberezi batzuk ikus ditzakegu eta kultura mitologikoari ere egiten die erreferetzi: erdialdean izar bat eta erdian elargi erdi.

 

21. Araneko burdinola. Tabiran kokatua, futbol zelai ondoan. Aintzinako arku formako sarrera mantentzen du, honek Erdi Arotik ezan dela adierazten du.

 

22.        Gaur egun, forgari eta burdinari buruzko beste ekintza batzuetan jarduten den lantegi bat da. Barnean, aintzinako ardatz bat hauspo bat eta beste antzina burdinolan erabilitako beste elementu gehiago ikusi daitezke.

 

23.        Intxurrondorantz joaten gara, Hermanas de la Caridad Siervas de Jesús komentua,

 

24.        Madres Carmelitas komentua eta

 

25.        Madres Carmelitas eliza. 

 

26.        San Bartolomeren estatua, izen bereko baserrian. Estatua hau, baserri honen aurrean zegoen Ermitari zegokion, intxaurrondo kalean. Gaur egun ermita honen gainerakoak, leinua inguratzen duen horma ostean daude.

 

27.        Larizko dorretxea. Barrenkaletik Santa Anara doan muturrean aurkitzen da. Mantentzen den zaharrenetarikoa da. Gaur egun oso berriztatua dago. Durangoko uria harresituta zegoenean, ertz bakoitzean dorre bat zegoen. Larizko dorrea lauretako bat zen. Besteak desagertu egin dira. Hauek ziren: Asteiza dorrea, Monago dorrea eta Arandoño dorrea.

 

28.        Larizko dorrerxea Erdi Aroko azken zatian eraiki zen, borrokak zeuden garaian. 1483ko irailaren 19an, Isabel katolikak egin zuen bisitaren ondorioz. Bisita hau, Foruak zin egiteko izan zen. Durangoko merindadeak, gaura eman zuen eraikin honetan.

 

29.        Salcedo etxea. Barrenkalen dago. Salcedoko armarria dauka.

 

30.        Arteaga-Berrizko armarria, Barrenkaleko kantoian dago, Santa Maria eleizako etxaurrean. Arteaga etxearena zen, gaur desagertua.

 

31.Udaletxea. Alde zaharrean kokaturiko eraikina da eta bere aurpegia apaintzen duten margo eta hormirudiengatik nabarmentzen da da. XVI. Mendean hasi zen eraikitzen. Lehenago Udal Korporazioaren batzarrak alkatearen egiten ziren eta antzinago oraindik, Santa Mariako eleizaurrean.

 

32.        1607. Urtean, eraikina zerbitzuak betetzeko prest zegoen. Urte berean kalabozoak jartzen dira azpietan. Aurpegiko margolanak Ignacio de Zumarraga bilbotarrak egin zituen 1771.ean, ondoren Eloy Garayk berregin zituelarik 1948.ean.

 

33.        Uribarriko Santa Mariaren eliza. XIV. Urtean eraiki zela suposatzen da, nahiz eta ez dakiten ziur noiz eraiki zen.

 

34.        Tradizioak dioenez, Doña Moñina izeneko dama printzipalak fundatu zuen, Durango kondearen lehengusinak alegia. Bere kanpandorreak Arandoño dorrearen gainean atseden hartzen duela dakigu, parrokiaren dorre bihurtuta.

 

35.        XVI. Mendean eliza guztiz berreraiki zen. Elizaren barnean, erretaularen erdian Uribarriko Santa Maria daukagu bere tronoan, gotiko estilokoa.

 

36.        Santa Mariako elizpea. Antzinako hilerria izan zena estalirik, elizpea XVI. Mendean eraiki zen eta 1680. Urtetik aurrera bizpahiru aldiz berreraikia izan zen. Bertan nabarmentzen dira pinu egurrez egindako bederatzi arkuak. 2000 pertsona sartu daitezkeenez, antzina durangarren batzar puntua zen. Durangoko Uriak jasan dituen sute bortitzak pasatu ditu eta baita ere 1937.eko martxoaren 31an gertatutako bonbardaketa.

 

37.        DURANGOKO URIAREN ATEAK. Durangoko Uria harresituta dago. Bertan sartzeko bost atari gainditu behar ziren eta ondoren beste sei. Hauek ziren: San Juan, San pedro, Kurutzeko ataria, Nafarroako ataria, San Martin Intxaurrondokoa eta Santa Ana.

 

38.        SAN JUANEKO ATARIA. Barrenkalen kokatua, San agustin zubiaren ondoan. Desagertuta dago baina kaleko etxe batetan orma-konka batek irauten du, San Juanen irudiarekin.

39.        SAN PEDROKO ATARIA. Andra Mariko kalearen hasieran kokatuta dago, zubi ondoan. Atari hauetan Isabel Erregina Katolikoa gelditu zen, Durangoko foruak zin egiteko herrian sartu aurretik.

 

40.        KURUTZEKO ATARIA. Andra Mari kalearen amaieran kokatuta dago, Kurutziaga kalera emanez. Bertan, orma-konka aurkitzen da Kristo kurutzeratuaren irudiarekin.

 

41. SANTA ANAKO ATEA eraiki zen azkena da. Erdi Aroan eraiki zen, hain zuzen ere, 1566an. Lurrera bota zuten eta 1741ean berreraiki.